Argindar kontratu bat hartu nahi duzu baina ez dakizu zein eskaintza eta zein potentzia egokiak diren zure kasuan? Hona hemen argibide batzuk zure hautua egiteko.
Ez duda gurekin harremanetan jartzea!
Prezio aukera:
- OINARRIZKO eskaintza : prezio bakar bat egunean zehar argindar kWo-arentzat.
- Ordu Oso eta Hutsen eskaintza : bi prezio ezberdin argindar kWo-arentzat ; lehena OINARRIZKO eskaintza baino karioagoa dena eta bigarrena merkeagoa.
- (Ordu hutsak ENEDISek, banaketa sarearen kudeatzailea, finkatzen ditu. Egunean zehar badira 8 ordu huts eta 16 ordu oso.) > Gehiago jakiteko : https://www.enedis.fr/heures-creuses
Zure makinak (tresnak, ur berogailua…) ordu hutsetan programatzen badituzu orduan Ordu Oso eta Hutsen eskaintza interesgarria izan daiteke. Ahatik, ez baldin baduzu kasu ematen ordu hutseri, eta ez baldin baduzu berogailu elektriko bat, OINARRIZKO eskaintza hautatzea gomendatuko dizugu.
Kontagailuaren potentzia (kVA-tan adierazia):
Zure kontagailuaren potentzia zure ekipamenduen, berogailuen, jende kopuruaren eta zure etxearen azaleraren arabera finkatzen da.
Nola aukeratu ?
- Jadanik elektrizitate kontratu bat baldin baduzu, zure egungo faktura begiratu behar duzu. Informazio horiek zure kontratuko ezaugarrien atalean atzemanen dituzu.
- Etxebizitza berri batean sartzen bazira, hona hemen taula bat zure potentzia hautatzeko.
Linky kontagailuaren kasuan, informazio horiek atzemanen dituzu « + » botoia zapatuz.
*Taula adierazgarri gisa hartzekoa, zure aukeraz segur ez baldin bazira, gurekin harremanetan jar zaitez zuzenean.*
[Makina batzu pizten dituzunean zure kontagailu elektrikoa mozten bada, horrek adierazten du zure potentzia sobera apala dela. Alderantziz, zure beharra baino potentzia handiagoa hartzeak zure harpidetzaren eta elektrizitatearen prezioan eragin bat izango luke. Zure kontagailuaren potentzia behar bezala ebaluatzea garrantzitsua da.]