Partikularren eskaintza
Argindar berriztagarri eta arduraduntsu baten hautua egin ezazue!
Izan jabe eta alokatzaile, noiznahi gure kooperatibaren %100ean berriztagarri den argindar eskaintzari harpidetzen ahal zira. Gisa horretan, gure lurraldea babesteko den energia modelo arduraduntsu eta herritar baten alde aritzen zira.
Abantailak
Sinplea eta zalua
inprimakia bete erreski
Desmartxa administratiborik ez
duzuen argindar kontratuaren hausteaz arduratzen gira
Aldaketa fresurik gabe
zuen lehengo hornitzailearekin eta Enargian
Argindar mozketarik ez
ezta interbentzio teknikorik zuen etxean
Engaiamendurik gabe
iritziz aldatzen ahal duzue edozein unean
Oinarrizko eskaintza
- Edozein kontagailuarentzat %100ean berriztagarria den eskaintza
- Zuen fakturen hilero ordainketa
- Auto erreleboa, kontsumitzearen segipena eta fakturen historikoak edozein mementutan atsemangarriak zuen Enargia bezero gunean.
Ordu oso eta hutsen eskaintza
- Oinarrizko eskaintzaren abantailak
- Ordu oso eta hutsen ordutegiak
- Opzio hori jadanik baliatzen baduzue, ber orduak hartzen ditugu. Ez bada hala, ordutegia ENEDISek finkatuko du.
Argindar kontratu bat hartu nahi duzu baina ez dakizu zein eskaintza eta zein potentzia egokiak diren zure kasuan? Hona hemen argibide batzuk zure hautua egiteko.
Hasi aitzin, zure faktura balioztatu nahi duzu?
Zenbait klik egin eta ENARGIArekin zure elektrizitate faktura balioztatu!
Obrak egiteko kontagailu bat behar duzu?
Desmartxa horretarako ere laguntzen ahal zaitugu.
Enargia, hau da ere:
Kooperatiba estatutuak, funtzionamendu gardena eta demokratikoa seguratzen dizu eta erabakietan parte hartzea ere baimentzen dizu.